Date : Dimanche 31 mars 2019 - 15h00
Lieu : Maison Basque de Paris | Pariseko Eskual Etxea, 59 Avenue Gabriel Péri - 93400 Saint-Ouen, France
 
 

Kaixo! 

 

Badatorrela Laburbira! Euskarazko film laburren zirkuituak 16.edizioa beteko du aurten; martxoaren 20 hasiko da eta, apirilaren 13ra bitarte, 35 txoko bisitatuko ditu, tartean gurea: 

 

EGUNA: Martxoaren 31a

ORDUA: Arratsaldeko 3tan

TOKIA: Pariseko Eskual Etxea

 

Zirkuitu ibiltari honen helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako film fresko-freskoez gozaraztea.

 

Hamaseigarren edizioa 9 film laburrekin dator, ia guztiak 2018an sortutakoak eta euskaraz, noski! Maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena.

 

Sortzaile gazteen lanak dira gehienak eta esperientzia luzeko zuzendarienak beste batzuk. Bederatzitik zazpi emakumeek zuzendutakoak. Denak uztartuta, ordubeteko proiekzioa osotu dugu; kalitatezkoa eta dibertigarria,  euskarazko film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko.

 

Hona hemen, XV.Laburbira osotzen duten 9 lanak (klikatu izenburuetaan, filmen eta zuzendarien inguruko informazioa ikusteko): 

 

o   Begi ninien koreografia (Arrate Fernandez)

o   Shell phone (Miren Mujika)

o   Zapatak (Irati Murua)

o   Ama  (Josu Martinez)

o   June (Arantza Ibarra)

o   Hotzean garbitu (Maddi Barrenetxea- Marta Teijeira)

o   Ilunpean (Iker Maguregi eta Andrea Martinez)

o   Erroak (Ane Zuazubiskar)

o   Handiak eta txikiak  (Laida Ruiz)